IDATZIAK

2021 - 02 - 03

<< ATZERA

Sekula eskatu gabeko sentimenduen adierazpena izango ote naiz zuretzat. Nire argitasuna da orain zure maiteminaren ardatza. Maite nauzu, munduan batu ote diren oparoa gara. Elkarrekin sortutako bidetik hasi ginenekoa gogorarazten didazu, irribarrez. Bizitzan zehar eraikitzen joan garen kabia orain, une honetan, gu bat egiteko. Patuaren erabakia izan da gure elkartasunaren menpekotasuna. Zu zinen, bai, hainbat alditan amestutako pertsona hura.


Zeru urdinak gure bidearen egarria hasetzen ohi du. Lasaitasuna da nagusi gure artean. Ez daude hitzik belarrira iristen zaizkidanak, baina bai dena esaten duen isiltasuna zure bihotzetik abiatua. Mendi tontor hura zu bezain baketsua da. Ezpainen zirarra behin ere. Sarritan jartzen ditugu egalak gozamenaren paradisua bisitatzeko. Zure besarkadek berpiztutako barrena oparitu didazu, garaia batean zimeldua baitzegoena. Eskuak batuz uholde jasanezinetara eramaten didazu, haiek gainditzeko gai garela erakutsiz.

Kaioek adierazitako zugan dudan maitasuna elkarren arteko patua oparitu dit. Kemenaren ikurra aurkitu dut zure desioen zelatan nenbilela. Ausardiak gainditzen nau orain. Lehen ez. Zu agertu zinen arte. Haize finak zure barruko indartasuna mirestera narama, uneoro duzun maitasuna zaintzera. Ederra zara, nire printzea.

Taulan sortzen ditugun istilu zoragarriak gordeta ditut. Guk osatzen dugu inork ezagutzen duen talderik esanguratsuena, gauetik gauera inprobisaketak bultzatzen gaituena. Jolasen eremua bilakatuz bestearen arnasketan sakontzen gara. Hark darion bizia hemen dago gure gozamenaren janaria balitz bezala. Ez, maitea, hala da. Loak elkar lotu gaitu gure besoez, batak bestearen ametsen isladan bidaiatuz.

(Eugeni Alzibar)