IDATZIAK

2021 - 02 - 11

<< ATZERA

Gabezia baten norabidearekiko kontraesana. Aspalditik sentitutako sentsazioak dira orain leporatu nahi dizkizudanak. Une hau da non adieraziko dizudala nire esker onaren zergatia, lehen adorerik ez nuelarik isiltzeko agindu nion nire buruari.

Sekula ez didazu errukirik eskatu, ez duzu onartzen. Ez, itsas-ertzean gaudenean ezta ere. Hor egon zara behar dudanean. Ni indar bila, ordea, zu zintudanean nire alboan. Irudikatuz, elkarren bizitzan agertu gara patuaren legeak aspaldi sinatu zuelako, gaueko kontzertuen kontratua bezala.

Baketasunak isuri dituen zuganako sentipenak mezu bat utzi dit muxukatzen ari ginen bitartean. Atzealdetik jakinaraziko dizut begietara esateko ausardia falta zaidalako:

“...Gau hotzenean ere zure besoek ni babesteko gai izan dira…”.

Jakinaren gainean zeundela esan didate zure begiek. Uneoro eraikitzen goazen lautada ikusi dezaket, jada, zure irribarrean.

Ondasuneraino iritsi naizen einean, zuri hau esateko ausardia nireganatu dut:

“...Maite zaitut…”

(Eugeni Alzibar)