ANTROPOLOG
ANTROPOLOG
URRIAK 20, OSTEGUNA
ANTROPOLOGIAREN SARRERA l
Hemen gaude berriro ere!! Ez gara zuetaz ahazten inondik inora! Kontua da, klaseak oso intentso eta interesgarriak izaten ari direnez, oso sartuta gaude materian eta nolabait burua joaten zsaigu. Gaurkoan Levi Straus maitagarriaren testu eta dokumentala landu dugu. Kriston pertsona eta autore puska. Bestalde, aurreko lanari buruzko ebaluaketatxo bat jaso du talde bakoitzak. Orokorrean, oso emaitza onak agertu dira!
FILOSOFIARAKO SARRERA l
Klasea bitan zatituz betiko lez, hasieran teoria apur bat eman dugu. Epistemologia eta ezagutzaren baitan ibili gara. Irakasleak beti eskatzen dizkigu iritziak eta aurgudioak. Bigarren partean, tokatu zaion taldearen eztabaida izan dugu gizartearen gaia mamia izanik. Bikain joan da eta, beti gertatzen den bezala, tarte hau motzegia gelditu da. Hortan jarraituko dugu!
PENTSAMENDUAREN HISTORIA l
URRIAK 13, OSTEGUNA
FILOSOFIARAKO0 SARRERA l
Saioa bitan zatituz, oso ondo joan da klasea. Lehenengo tartean, filosofiaren kontzeptu anitzetan barrena aritu gara. Agustinek oso ondo azaltzen ditu gauzak eta hori oso lagungarria egiten da. Ostegunero lez, bigarren partean beste talde batek eztabaida bat proposatu digu. Abortuaren gaia izan dugu hizpide eta, bigarrenez, denbora ahalik eta gehien apuratu genuen. Jarraituko dugu hortan!.
URRIAK 11, ASTEARTEA
PENTSAMENDUAREN HISTORIA l
Politika gora eta behera gabiltza pila bat ikasiz. Berpizkundearen jira-biran ari gara nolabait garaia hartako egoera, bizimodua zein egitura ulertu nahian.
FILOSOFIARAKO OINARRIZKO TESTUAK
Deskartez dugu nagusi. Gaurkoan irakasleak ustearen inguruko ariketa bat eginarazi digu argiaekin jolastuz. Oso polita izan da eta frantziar filosofoaren hainbat kontzeptu ulertu ditugu.
URRIAK 10, ASTELEHENA
FILOSOFIARAKO OINARRIZKO TESTUAK
Ez pentsa zuetaz ahaztu garenik, horixe ezetz! Izan ere, Sokratesen apologia iruzkin-testu bat eginez bukatu genuen lehengo astean. Deskartesekin hasi gara. Testu arin eta mamitsuagoak diren arren, beraien arietatik tiraka jarraitu behar dugu. Gauza guztien gainetik, beti bezala, oso interesgarria!
PENTSAMENDUAREN HISTORIA L
Taldeetan banatu eta lanak egokitu zaizkigu. Hala ere, klasean teoria e maaten jarraituko dugu. Europako herrialde askoren hedapena ikusten egon gara, batez ere arlo politikoan. Gaurkoan nafarroa ere ikustea tokatu zaigu.
IRAILAK 28, ASTEAZKENA
FILOSOFIARAKO SARRERA l
Filosofiaren teorian sakonduz, irakaslearen hitzetan murgildu gara. Antzinako filosofiaz eta gertaerak eztabaidatu ditugu. Horrez gain, taldeak finkatu eta eztabaidak egiteko datak finkatzen hasi gara. Eztabaidak edozein gaia izan dezake hizpide. Ea zelako solasaldiak suertatzen diren!
SOZIOLOGIA
Amodioarekin lotutako hiru testu genituen gaurko irakurtzeko. Horri buruzko lana egiten hasi gara klasean, taldeka, beheko argazkian ikusi dezakezue. Hiru testu horien galderak erantzun eta eztabaidatu behar dugu. Lasai, oraindik bi aste ditugu lan txukun eta eder bat entregatu ahal izateko.
IRAILAK 26, ASTELEHENA
FILOSOFIARAKO OINARRIZKO TESTUAK
Astero ikasgai potente batekin hasten gara. Filosofiarako testuz blai egoten gara. Atxean irakurritakoa, klasean komentatu eta ulertzen sAiatzen gara. Platonek Sokratesi buruzko Apologiarekin egon gara jo eta ke! Bihar zer? Itxaron beharko!
PENTSAMENDUAREN HISTORIA l
Saio hau bitan banatu dugu. Lehenik eta behin, egingo dugun hurrengo lanerako taldeak egin ditugu, talde-lana izango baita. Hamar minutuko deskantsuaren ostean, errenazimenduan eta garai batean zegoen egoeran murgildu gara! Oso interesgarria!
2022-09-22 | OSTEGUNA
ANTROPOLOGIARAKO SARRERA l
Lehen bi ordu hauetan ajrreko egunean egindako talde-laneen emaitzak komentatu ditugu. Orokorrean, bikain. Gaur bigarren talde-lana burutzen hasi gara. Kontatuko dizuegu gehiago.
FILOSOFIARAKO SARRERA l
Filosofiaren kontzeptu ezberdinen sztabaida, ebaluaketa eta taldeen antolaketa izan ditugu jarduera. Laister emaitza eta lan ederrak.