BIOGRAFIA
Eugeni Alzibar Etxeberria naiz. 1997ko otsailaren 7an jaio nintzen, Mosku (Errusia)-n. Hogeita bi hilabete nituela etorri nintzen Euskal Herrira bizitzera hemengo familia batek adoptatuz, Tolosara hain zuzen ere. Odoleko hiru anai-arreba etorri ginen, baina guztira lau gara. Adoptatu gintuen amak lehendik bazuen alaba biolojiko bat. Tolosan heman genituen hamar urte bizitzen, tartean Ibarran denboraldi bat bizitzen igaroz. Hamaika urte nituela Donostiako Añorga-Txiki auzora joan ginen bizitzera eta 2012. urteko otsailean Loiolako Erriberak Auzora mudantza egin genuen. Ordutik; gure bizilekua Loiolako Erriberak Auzoan aurkitzen da.
Bi urte nituela ASPACE-n integratu nindsuten. Izan ere, garai hartan garun-paralisia nuela diagnostikatu zuten medikuek. Elbarritasuna dut lagun, bizitza osorako. Betidanik horrela bizi izan naizenez, oztoporik ez dut nabaritu egon ditzakeen trabak nire egunerokotasunaren barruan bizi izan ditudalako. Horren emaitza zoriontsua izatearena da, beti izan(go) baitut pentsamendu hori hain neureganatua.