IDATZIAK
2024 - 12 - 19
Jolasa zara, unea zara
"Iuju"-a zara
Zurekin nagoen bakoitzean irria ateratzen zait.
Zure besoek babesa ematen didate
Eta badakit bertan lasai negar egin dezakeedala.
Berak, ordea, ez du hori ulertzen
Beste maite bat da
Eta orain dudan maitea zu zara
Zauri guztiak sendatzen dizkidazu eta
Hala ere, ez da ezer gertatu, berez
Hamaikean bederatzietan
Alquimia maitean
Gaur lotara gonbidatu nauzu
Dena bakarrik nagoelako
Eta errealitatean bihar ikusiko gara
Oso maite dugu elkar eta
"-Afaltzeko? -Oreindaingo mendiei begira
-Zurekin lo egin al dezaket? -Ni, nire eromena tristea ulertuz
-Maria ez dago -Zu, ulerkor
-Lo egingo dugu -Malkotan jada
-Noski baietz, maitea, lasai egon -Zu, beti hor
Afaldu ostean filma bat ikusi dugu
Eta lasai nengoenean indar berezi bat
Nire nortasunera oihuka etorri da
Eta kezka batzuk zertxobait kendu dizkit:
"...Askeak sentitu, bizitzak berdindu
Nire nahi eta guztion mesedetan
Beste ezer ez dut nahi…"
Ea mugak zeintzuk diren ohean gaudela
Galdetu dizkidazu
Nik, larunbatak direla esan dizut.
Larunbatak bederatzietan
Eta atzo argazkia bidali zidan
Nik erantzun ezin diodala esatean
Biok barrezka hasi gara
Gelditu gabe
Galtzontziloetan gaude
Baina lo egingo dugu, besarkatuta
Eskerrik, asko gau honetan
Zure babesean egoten uzteagatik
Zoragarria zara
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)