IDATZIAK

2023 - 02 - 22


Esango al didazu behin ere maite nauzula?

Hitzik gabe uzten didazun bakoitzean

Hor zaude, ni besarkatuz

Jabetzen bainaiz zein altxor dudan

Zuri esker


Beti izango naiz kemenez jositako hura

Beti bezain irribarretsu, alai

Ez dut nahi gezur bat

Horrela hasten baita abesti eder hori

Gidatzen duzun bitartean


Hara eraman nauzu gaur arratsean

Siestan goxo egon ostean

Musika jarri dugu kotxean

"Askeak sentitu, bizitzak berdindu"

Esaten baitu Suganek


Baina talde horri esker

Badago esaldi bat alde batetik

Nire izkutuko izaera deskribatzen duena:


"...Ezin dut aurrera egin..."


Tristetzen zara une horretan

Baina horrek ematen dit behar dudan indarra

Zelako paisaiak dauden ohartuz

Goxotasunez gidatzen duzula erreparatuz

Gauean biok zuzenduko dugu, bai

Plazerek eragindako

Oihuen eta barren orkestra

Muxuz bustiko diogu elkarri

Norberak elkarri hasetutako

Beheko iturritxoari esker...


...Ohean gaudelarik, besarkatuak

Mundu osoko bira emango nuke

Zuri ilargi betea ekartzeko asmoz


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)