EUGENIREN  ABESTIAK

NAIZENEZ  GERO


MUSIKA:   Benito  Lertxundi

HITZAK:   Benito  Lertxundi

Naizenez gero, merezi luke
izatearen mugagabean galtzea,
adimenaren hegoak
zabaltzearekin
funtsezko keinu sakratua aginaz,
bizi arrazoi guztien gaindi.

Egin bideak baztertuz,
beste bat hautatzerakoan
ohartuko banintz
hastapen amaiera arteko denborak
mugatuko nauela...,
bakartasunetik iheska
bakardadean galdurik,
beldurraren irri krudelen menpeko,
sinismen eta itxaropenen
zutaberik gabeko aterpetan
babestuko naizela...,


Ohartuko banintz,
ene baitan
askatasun irudikatua marraztuz,
ametsen argi izpiaren eskutik
bidez bide eginiko laberintoa
nintzatekeela...
Egin bideak baztertuz,
beste bat hautatzerakoan
une batez geldi banendi...,
eternitatea litzateke une hori.