IDATZIAK

2020 - 10 - 14

<< ATZERA

Esku bat, esku bi. Bihotzak sargori! Ezpainetatik ateratzen diren hitza muxukatzen dituzte nire bihotzeko taupadak. Leunak, goxoak… Zure izaeraren antzera. Osagaia horiek eskuak dute ardatz. Maiteminaren ardatza, zure ardatza. Eta nirea? Zu zara nire norabiderik esanguratsuena, tente mantentzen den maitasun-enbor miresgarria. Heldu nazazu eskutik, mesedez. Goazen lotara. Lotara. Lotara soilik. Ez, gaur ez da hori tokatzen. Egin dezagun lo. Hau goxotasuna norbaitek nire ingurua ixtea maitasunez! Muxu eta lo! Eskuz esku, pasa diezaiogun ondokoari arrarotasunaren normalitatea, denok ezberdin-berdinak garelako. Patuaren esanahia bitxia da, Aranen harribitxiak bezala eta gu geuk egindako ohea gauero lo egiteko… Ametsez amets, bihotzez bihotz, muxuz muxu, laztanaz laztan eta eskuz esku.

(Eugeni Alzibar)