IDATZIAK
2021 - 01 - 26
Lasaitasunak murgildua dakarren zirrarrez jositako sentimendua da orain zure barnean aurkitu dudana. Baketsua zara, zuretzat ez dago inoiz kezkatzeko arrazoirik. Zure behatz leunaz laztantzen didazu masaia. Irribarrez, sentitu dezaket zure kokotsa nola nire lepoaren murgilpenean itotzen den. Oilo-ipurdia jartzen zait gure azalek talka eta bat egiten dutenean.
Hondartza gaurkoan. Itsasoaren kresalak ekarritako taupadak zugan babestera naramate, haiek gu dira eta. Gu, maitea, gu soilik. Gu, gu… Ahotsen tonuak jaisten doaz ekintzarekiko aipamena bakoitzeko. Goizean goiz agurtu diguten usoek, hemen dira berriro kontrakoa egiteko, bihotz-bihotzez. Beraiek bai, badakite gure sentimenduaren ardatzarekiko islada non kokatuta dagoen gure izpirituan. Egunak utzitako arrastoak garbitzea dute helburu, guk gure izaeren taupadak elkarri adierazten dizkiogun bitartean.
Inguratutako sakontasunaren amodioak aspaldi zerbait aginduta utzi zidan, ezagutu zintunadetik uneoro betetzen ari dena. Tristuraren zoriona zer den ikasita nuenean, zu agertu zinen. Denbora luzez itxaroten ari bazinaren antzera. Ni aukeratua jadanik, erabakita zenuen gure bideari ekitea egokiena zela. Ni nintzen muga, ordea. Arresia. Zure itxaropena humilak begiak ireki zizkidan, bazenekien zurekin bukatuko nuela, zure magalean, goxo-goxo.
Momentu hau da non benetan konturatzen naizen zeintzuk diren zuk botatako malkoen adierazpenak. Eskertua sentitzeak zu besarkatzera narama. Hor zaude, nirekin. Zure benetako pelikula ederra sentiarazi didazu, saria bat soilik merezi duena… Zu! Bizitzaren kontzientziak argudio hau hautatu baitu gure hondartzaren eszena gidoiari amaiera emateko, itsasoko ur leunak gure oinak laztantzen duenean eta usoak euren behar zoragarriekin egunari adio esaten diotenean.
(Eugeni Alzibar)