IDATZIAK

2021 - 01 - 29

<< ATZERA


Aparta zarela esango nizuke uneoro, hori da eta nire barrenak zuganako duen miresmena. Lasai gaude ohi bezala. Eguzki printzeei kasu eginez errepidean barrena joatea erabaki dugu, biok. Ez, biok ez. Iratxoak gurekin datoz, beti bezela. Familia ezberdin eta goxoa, oparoak prestatu digun ondasunaren aldekoa. Lehen, kezkatua zinen. Haiek zureak direla argi utzi nizun. Maite nauzu eta nik ere zuri, baina beraiei apur bat gehiago egitera derrigortzen dizut.

Gure helmugak iragana du helburu eta gu aukeratu gaitu bere sakontasunean murgiltzeko. Ustekabean muxuz josten dituzu zure loretxo ibiltariak, gero ni. Ez dizut uzten, ordea, haiek euren pribilejioa merezi baitute nahiz eta zurekin batera sortutako hazia garaia batean ni ez izan. Nik ere maite ditut, horregatik ez dut beraiek jasotakoa oztopatu nahi. Ez zaizu gustatzen nik dudan pentsamendua, mina egiten dizu. Niri ez, errealitatea delako. Izkutuan, eskuetako hatzak zurearekin nahasten ditut aipatutakoa kontsolatuz. Mende, kultura, jende. Zure larrosek beraien gustuko lekua topatu dute, ostadarraren paradisua, han dute eta euren jolasen algara.

Zoriontsu naiz. Muxukatzeko baimena eskatu didazu desioz, baina lasaitasunez era berean. Nik ez duzula baimenik behar esan dizudanean zure disdiraren izpegiak darion eskertasuna nabaritu dut. Lasai gaude. Zerua ere hala sumatu daiteke. Isiltasuna protagonista da une batez gu bion artean. Seguruak gaude babes hori darion herriaren isladan. Umeek zurekin jolastu nahi dute. Bankuan geldituko naiz irakurtzen. Ahoa irekitzeko astirik gabe nabaritu dizkizut ezpainak nire lepoan. Pozez hasetua, haiekin partekatzera zoaz.

Zeruaren izaerak guganako oparotasunarekiko malko eder batzuk isuritu ditu nire barrenean. Frotoiak, lurrak, harriek, iratxoak eta zu, ene laztana, momenturik preziatuena osatzen duzue niretzat, une honetan. Etxera goaz, erlaxatuak. Afalduta jada, iratxoek bere oholtzatxoen etzan nahiko dute etxera iritsitakoan, haiek dira, berez, gure zoriontasunaren maisuak. Iluntasuna ederrak eramandako ohe leunean gaude jada, desioak zain ditugula emango dugun kontzertuaren publiko gisa. Muxuek eta gozamenak oparitutako baketasunaz loak hartzen dugu, elkarri besarkatuz. Ni naiz lehena aske muxukatzen didazun bitartean, nire zorionaren oparoa zaren einean.

(Eugeni Alzibar)