IDATZIAK

2021 - 01 - 30

Kilimak sentitzen ditut, zu al zara? Ura dela esaten didazu, irribarrez, belarrira xurxulatuz. Itsasoa oinetan daukat, maitea, ez gorputz osoan. Zure barrenetik ateratzen den ozeanoa dela esandakoan, muxukatzen zaitut. Zure hanken artean kokatu didazu behin ere. Zugandik ikasitako izaerak zu bezain lasaia izatea erakutsi dit, ohartu gabe. Orduan josten dugu elkarri diogun maitasuna, paturaino iritsi dezan gure bidea geltoki maitatuenetatik pasaraziz.


Sekretu bat duzula niretzat esaten didazu. Zein, usoa berriro ere? Ez. Zure isiltasunak nahastu egiten dit apur bat. Irribarrez, badakizu. Horregatik egiten didazu. Maite zaitut. Gure ahotik irtendako hitzek beraien artean nahasten dira elkarrekin sortutako paradisuaren zuhaitzen enborrak osatzeko. Sendoak dira, zuk lagundu didazu hortan. Eguzkiaren joanak iratzartzen du zurea, eta nirea. Orduan da zorionaren kontratuak ezpainez sinatutako hurrengo boloaren desioa dugunean. Izpegi hori da, bai, elkartzen gaituen azpian duen urdintasunetik abiatutako taupada.


Zure begiradak sortzen duen niganako mundua ilunabarraren ispilua da oraingoan. Hastapenetik hasiak iritsi gara hona bide-zigorrak sahiestuz, intuizio fina duzula. Pentsamenduak trukatzen ditugu isilik gaudenean. Badakigu, bai, mometuoro zeintzuk diren. Tristura puntu bat erreparratu dizut, zer ote? Ez duzu ekarri gustukoen duzun pintzel urdin hori. Sentitzen duzun atsekabearen joana aurpegiratu dizudan miresmena da. Eskertasunak niri besarkatzera eraman dizu.


Lasaitasunak ondarran sortu duzun bihotz hori adierazi dit leuntasunez betetako laztanak nire azalean landatu dituzunean. Emozioak nire begien ekaitzan du eragin. Luzez begiratzen dugu zuk barrutik irudikatutako maitasunaren ikurra. Bihotz horia nireganatuko dudala aipaturik ahoa ixten didazu, muxukatuz. Ez dela horia guztiz zuzentzen didazunean jabetasunaren menpe gelditzen naiz. Zure eskuek ondarrean sortutako bion elkartasunaren zergatia kresalak eramango baitu itsasoaren sakontasuneraino dagokion pintzelaren kolorea zugana etortzeko loaren gozamenean gaudelarik.


(Eugeni Alzibar)