IDATZIAK

2021 - 02 - 02

<< ATZERA

Irudikatzen dut gure begiez sortutako paisaia bat. Maiteminaren belarra, sentipenaren islada. Gauak lo ez egitera narama, orduan miresten dut barnean daramazun niganako sankontasuna, han topatzen baitut sarritan babeslekua, baimenik gabe. Berotasunaren goxotasuna zara, elkar topatzearen mendekua. Nirekin zaude. Arnasketak zurekin jolastea gonbidatzen nau, zure loaren baimenarekin.

Bakarrik banego bezala, jolasean hasten naiz. Azaleen arteko puzlea osatzea pentsatzen dut, inongo arauarik gabe. Asmatu egingo dut. Garaia batean, bai, desio hau nuen, sekula aurpegiratutako desioa. Harrapatu duzu asmakizuna bilakatu nuelako. Sumatzen ditut zure hatzak nire bizkar biluzia laztantzen. Ezin izan zara ukatu zure nahiaren barrenean, nirean. Bai, oraingoan deskubritu dut zulotxen zelatan nenbilela.

Une hartako pasioa iluntasunarekin betetako uso haien mezua izan da, kanpoaldean gure zaintzan aurkitu ditzakegulako. Ezpainak zabaldu zaizkizula sumatu dut. Nire imajinazioaren asmatzailea zara. Maite zaitut. Nire jolasaren balantzan esnatu zara, jakinda araua guztiak.

Ausartaren hurrena izatera bultzatu didazu. Ez dut nahi. Guk sortutako balantzak oholtzarik gogokoenean biok paradisuaren bidean urtzea garamatza. Bai, adierazi dizkizut jada zuganako dudan samina, bai, zoriontasuna, amodioa, ametsak, sentipenak… Eta gaur bai, askatu ditugu barrenean genituen hitz guztiak.

(Eugeni Alzibar)