IDATZIAK

2021 - 02 - 04

Amildegitik igarotzen ditudan ez ohiko bideetan aurkitzen zaitut. Belarraren usaina zu gogorarazten dit, naturak emandako oparotasunaren hazia. Momentu asko dira nire pentsamenduak zugana joaten direnean. Hasetzeko jasotzen dituzu, ditugu, elkarrekin sortutako antzira. Zure leuntasunaren gainean noa mundua ezagutuz eta kemenak eragindako desioa zure begietan ikusten dut gaur ere.


Sarritan sentitzen dut zugan dudan amodioa. Hir zaude. Gure eskuak batzen direnean, bai, orduan bai nortasunetik abiatua zure besoetan erortzen naiz, parapentean joango banintz bezala. Zu bilakatzen zara nire hegaleen norabideen ardatza, gezirik gabeko mundua. Zu zara, maitea. Zu, zu, zu…. Loak hartu arte.


Ametsek eramandako ilunabarra niganako disdiraren urratsa marraztu du zure bihotzeraino ditudan pausoak zenbatzeko. Lautadaren bortziria argiztatzen dugu gure muxuez. Sentiberak izateko mesfidantzak urratu ditu nituen zalantzak. Zoragarria zarela esan nahi dizute nire malkoek. aparta zara.


Gaua da gure mundu eta gu haren buruzagiak. Askatasunak bultzatuak gure sorterriko etorkizuna eraiki dugu, elkarren arteko laztanez josia. Han biziko gara, inoiz bananduko gaituen legean. Zerbait konposatu nahi dut. Zuk ere. Kontzertua hasi da dagoeneko, badakit, hasierako muxuak izan baitira lehen koplaren notak.


(Eugeni Azibar)