IDATZIAK

2021 - 02 - 13

<< ATZERA

Arraroarekiko zentzutasuna aurkitzen lagundu didazu. Bizitzak markatu ohi dizkidan urratsak zugana iritsiarazi didate. Zure bihotza nuen seinale, begirada menpeko. Ingurua isilik. Zu bezala, dena esaten duen hitzen huntsune sakona bezain goxoa.

Maiteminak osatutako lekua da gaurkoa, iraganeko estutasunaren plazerra bezela: kale txiki eta eder hori, non bertan baketasuna da nagusi. Hitz jakinak oparitzen dizkidazu. Ni, ordea, aportazioaren ertzean sentitzen naiz. Elkarri emandako muxua da behar dudan garaipena. Iritsi gara, bai, erakutsi nahi ninduzun tokira.

Belarraren sendotasunak zeruari sua ematea erabaki du ustekabean. Zoriontsua naiz zure baretasunean bulunkatzen didazun aldiro, badakizu eta gustukoa dudala. Ilunabarrak gu erretzea dugu desio. Han baita non emango genukeen amaiera gabeko kontzertua.

Gogoko dugun oholtzan kokatuak gozamenaren doinuei ekiten dizkiogu. Maitasunak, beharrak, nahiak… bultzatu gaituzte hasetzerainoko bidean askatasunez jolastera. Eztandak marraztutako irriak elkarren oparia dira. Besarkatuz, ametsen isladan murgiltzen gara eroaldiak utzitako sentimendu kilikagarriekin batera.

(Eugeni Alzibar)