IDATZIAK
2021 - 09 - 05
Sekula ohartu gabeko paradisua zure barrenak eskaintzen didana.
Bakardadean zure alboan bizitakoaz akordatu ohi naiz, baina ez etorri litezkeenak.
Lehenengo momentutik jakin genuen gure artekoa betirako izan zitekeela.
Ez ordea, gauero-gauero eskaintzen dizkidazun plazerraz kanpoaldean itsasoa bare dagoelarik.
Etxaldeko arrats atseginean murgildu gara gaurkoan.
Ni balkoian irakurri ostean maitasunez jositako begirada eskaintzen dizut.
Nigana zatoz beasrkatzeko nire gorputza, bitartean ezpainek elkarrekin egon daitezen.
Zure azal goxoa da une honetan edozein desafioengandik babesteko abilezia duena.
Barrura bueltatu zara, baina ez lehen eskuetan zenituen zereginetara.
“...Ihes betea zilegi balitz…”
Kostaldeko haitzak dira orain gure begien ardatza zure besoetan aurkitzen naizelarik, gogoko doinu hori barrutik datorrela.
Emandako muxuen hotzikarek zure bihotzaren sakontasunean murgiltzen naute.
Sumatutako bakea urteetan zehar bilatu ohi dugu elkarrekin topo egin genuen arte, gerora bion arteko oparotasunean bilakatzeko.
“...ni ez nintzake etxe ertzeko loredien maitalea…”
Ilunabarra gauari so egiten ari da, gu hor jarraitzen dugu naturakren filma ikusten.
Apaldu orduko pizten dira. Oraindik hasetu gabeko nahiak, afalostean hasiera eman diogunetik ohean bukatu arte.
Zu maitatu arte edo..
Ihesa zilegi den arte.
(Eugeni Alzibar)