IDATZIAK

2021 - 10 - 17

<< ATZERA

Sekula aipatu gabeko desirak, orain aitortutako barkamenak. Itsutasunaren sustraia zen begien muga gogorrena momentu haietan. Ez nintzen konturatzen, ordea. Tristurak utzitako samina aurrera jarraitzeko adorea eman zidalakoan nengoen, zu agertu zinen arte.


Ederki marraztu dituzu oinak nahigabean. Beti zara hain lasaia, ulerkorra... Olatuek ere garai batean isuritako malko batuak osatu ditzakete. Gaurkoan ikusi dezaket zure irria, behin amestutako argitasunarekin.


Ilunabarreko su emankorrak gu babestea erabaki du itsasertzean eserita gaudela. Goizalba bakoitzean agertzen diren usoek hemen dira, gu zaintzeko. Ezer eza trukean dute helburu, haiek bai maitagarriak. Ezta, laztana?


Amodioak osatutako kemena ohe gainean sortutako kontzertuan ezagutu dut. Ez duzu zalantzarik izan kontratu maitagarria nire ezpainetan sinatu duzunean, dugunean. Loa deika hasi ohi da plazerrek saioari amaiera eman ondoren, baina badakizu zer, maitea? Loa etorri da, baina ez plazerrei amaiera emateko, haregan gozatzen jarraitzeko baizik. Maite zaitut.

 

(Eugeni Alzibar)