IDATZIAK

2021 - 10 - 22

<< ATZERA

Sinesmenak zu maitatzera narama une bakoitzeko. Ordura arte zimelduta zegoen lorea, zure begietan berpiztu zen zurekin topo egin nuenean. Huraxe zinen zu, bai, amesten nuen desira ernatzen nintzenero egunsenti bakoitzean. Ez zen irudipena berbera orduan marrazten nuena, baizik egia bihurtu zara itxaropenez jositako goiz bakoitzeko.


Berdea ere gustukoa dut. Maitagarria zara. Eguzkiak presente egon denetik hemen gaude, belarpean eserita. Ingurua gurea dirudi, hura gurea gordea balegoen antzera. Lasaitasunak unea gozatzera garamatza, etorriko dira egun euritsuak! Guk jarrai dezagun gozatzen, gauero-gauero eskaintzen dizkidazun momentuetan bezala.

Arratseko adioan konturatu naiz hau guztia ez dela hasi baino egin. Afalostean deitutako desioek ohe maitagarria dute babesleku. Guk, ordea, antzera gabiltza hura ere badugulako. Baina ez da batzen gaituen osagai soila, elkarri adierazitako pazerra da patuak gu bat egiteko sortu zuen altxorra ere bada.

(Eugeni Alzibar)