IDATZIAK
2021 - 01 - 23
<< ATZERA
Gogoan dut arratsalde hura, bertan bizi ginenekoa. Lasaitasun osoz hasetzen genituen gure nahiak. Orain ere, elkarrekin gaude. Uneoro oparitzen dizkidazun momentuak altxor bilakatzen erakutsi dit zure izaerak.

Egun ederra izan dela esaten dizut balkoitik. Dena isilik dago, kaiako ur baretua izan ezik. Hark girotutako soinutxo laztanenak ere batzen gaitu. Arropa tolesten ari zara balkoian irakurtzen ari naizen bitartean ea ondo nagoen enpatiaz galdetzen didazunean. Nire erantzunaren irribarreak zereginetara bueltarazten dizu era berdinean.Tarteka dena uzten duzu ni inguratzeko zure besoekin. Zure balantza baketsuan bulunkatzen gara. Sarritan zatitzen ditugu momentu horiek, gehiago iraun dezaten.
Ilunabarreko sakontasunak biok besarkatzen digu hura miresten dugun bitartean. Zeruak erakarritako edertasuna, begietan aurkitu dizut gaurkoan ere zure barnean izkutaketan jolasten ari ginela. Maitasunaren patuak gauza bera egitera derrigortzen gaitu gure logelako gailurrean amaituz. Gozamenak oparitu digun azalak batzeko aukera ez dugu galduko. Maite zaitut.
(Eugeni Alzibar)