IDATZIAK

2021 - 11 - 26

<< ATZERA

Samin baten sentsazioa desagertzen zait zutaz oroitzen ñaizenero. Sekula ez nuen imajinatuko halakoa izan zintezkeenik, horren maitagarria. Soilik egunsentian agertzen diren etxe atariko txoriek dakite gure maitasunaren kabia non dagoen, bertan jaio baitziren haiek ere ezusterik esanguratsuenean.

Haize goxoa epela da. Etxeen itzalak ondarra marroi kolorez marraztu du zure hankartean kokatua nagoela. Itsasoak konposatzen dituen doinuen jabe bilakatu gara. Mundua han sartuta dago, gu hara joan gaitezen nahi izanez gero. Bakardadea dugu hautagai, ordea. Euren inkonszientziak enpatiaz ulertzen gaituzte.

Eguzkiaren adioak etxerantz joateko abisatu digu lasaitasun osoz. Garaia batean desiotako nahiak errealitate bihurtzen dira zuri esker. Batzen gaituen inguruak zuganako sentimenduak areagotzen dizkit, zuri pasako ote zaizu baitaran.

Zeregin maitagarriak jorratzen hasi orduko nabaritu dut oparitzen dizkidazun plazer jakintsuak. Ohean sortutako kontzertuen oihu amatatuak barreekin nahasten dira elkarren artean tartekatuz. Partekatuz. Ametsen zaindaria loaren sakontasunean besarkatu gaitu biharamunean gozatzen jarraitzeko. maite zaitut, laztana.

(Eugeni Alzibar)