IDATZIAK
2021 - 11 - 28
Errealitate baten zentzua sentitu dezaket zure begiradaren mundua erreparatzen dudanean. Iragana batean jaso gabeko leuntasuna zure amodioan sentitzen dut orain. Ondo dakizu zentzuz jokatzen uneoro, zuk erakutsi baitzenidan eginkizun batera burutzen. Jadanik jakinda eduki arren.
Itsasbehera zoragarria da. Hankutsik gaude, baino arropa leunez jantzita. Ez da tokian tokiko garaia elkarri eskaintzen dizkiogun edertasunak agerian jartzeko, gauak badu-eta horretarako eginkizuna. Desioak pizten dira zure irribarre goxoa ikusten dutenero. Hura baita elkarren plazerretan bidaiatzeko adorea ematen didana, aintzina batean zuk erakutsi bezala.
Patuaren mesfidantzak garbi utzi digu gurea kresala leuna sentitzea dela. Mila aldiz konta ezin daitezkeen amodiotan aurkitu zintudan. Orain, ordea, biok bat gara, maitea. Ilunabar bakoitzean ikusi dezakegun zerumugan topatzen naiz gehien maitatzen ditudan laztanekin, biharamuneraino lo goxoan besarkatzen nautenak.
Aldiz, muxuek sinatu dute behin ere afalostean itxaroten ari zaigun kontzertua inongo presarik gabe. Norabide guztiak zeharkatuko ditugu ametsen soan murgiltzen garen bitartean, Gau honetan ere zure besoetan lo egiteko zoriona nabari dut, belarrira baieztatzen didazun einean, lasai egon nadin baretasun horren barrenean sentitzen banaiz ere. Maite zaitut.
(Eugeni Alzibar)