IDATZIAK
2021 - 11 - 29
<< ATZERA
Bakardade batetik heldutako hauspo jakintsuenean topo egin genuen. Norberaren islada bere isolamendua mirestuz paturuntz ekin genion itxaroten ari zitzaigun bideari. Ederki zenekien ni nintzela hizpide une horretan, zu niretzat bezala. Mundutik at gaudenean ikusi dezaket benetako errealitatea.
Zeru urdina. Lasaitasuna, deskantsu baten seinale. Ez dago inor mendian oraindik. Goiz da oraindik arratsa hasi orduko. Gu izan gara denboraz soberan ibili garenak. Normala. Hain trankil ibili gara elkarren artean, siestan ere bere sakontasunean murgilduak egon gara.
Barealdiak isuritako indar lasaigarriak elkar begiratzera garamatza. Kemenaz betetako maitea dut alboan. Zortekoa ni, kezkatzen naizenero beti duzu konponbiderik egokiena jarraian ni irrifartsu ikusteko. Laztanez jasotako keinuek zu muxukatzera gonbidatzen didate, gauaren gibelean sorpresarik egon ez dadin.
Itxaropenak ezustean ekarritako mirari esanguratsuenak gustuko ditut, ordea. Eromenez konposatutako plazerrak eman dugun kontzertuan nabariak dira iluntasuna publiko dugula. Ametsek loa josi bitartean, elkarri besarkatuko diogu elkar babestuak egon gaitezen, hemendik aintzinera ez baikara sekula banatuko. Ikaragarria zara.
(Eugeni Alzibar)