IDATZIAK

2021 - 11 - 30

<< ATZERA

Bizitzaren hastapenetatik jasotako ulermenarekin aurkitzen naiz begien aurrean zaitudala.
Ingurua baketasunez betea, noizbait agertuko ote zinen zain, baina ez nekien zu izan zintezkeenik..
Han ez oso urruti, kaioak dabiltza kantuan, alai, goxotasunez, elkarri emandako muxuak oihartzun bihurtzen.
Ilunabarrik zoragarriena oihal gisa dutela marrazten gaituzte euren garunetan.

Gaurkoan ere portutik pasa gara arrats bakoitzeko lez, hura miresteko helburua baitugu.
Ez da derrigorra ere ez, beharra ere ez, gure nahiak elikatzeko humiltasuna baizik.
Elkar batzen gaituen amodiak etxaldera garamatzan bakoitzeko jabetzen naiz oparitzen didazun berotasunaz.
Zentzu guztiak batuta ohartzen gara elkarri eskainitako leuntasunaz, uneoro.

...Ondo zaude, maitea?...

Belarrian entzundako hitz goxoek emozioaren urmaelera naramate.
Elkarren biluztasunez jantziak iritsi dira zure hitzak gaurkoan ere gustuko duzun ene saminera.
Mantxo-mantxo adierazitako dantzatxoak kopla ezin hobeak bilakatu dira elkarren gainean gaudela.
Hunkitutako laztanek nire besoetan babestera eramaten zaituzte dagoeneko.
Algaren erosotasunetik loa deitzen ari zaigu ametsen lehiora aterata jada.
Beraren ikuspegi argitsuan zehar goazela egingo dugu lo, beste biharamun liluragarri bat eduki dezagun….

...Ametsek elkarren arteko maitasuna kemenez josi dezaten.

Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)