IDATZIAK
2021 - 12 - 06
<< ATZERA
Bart pasa genuen arratsa datorkit gogora.
Zure alboan aurkitzen nintzen une hauetan bezala.
Hondartzan ginelaren errealitatea amestu nuen.
Zu ni begiratzen ninduzun goxotasunez muxukatu nahian.
Bazenekin orduan gustuko ortzimuga nuela hizpide.
Portua ere zaindu genuen etxerantz gindoazela.
Ilunabarrik sakonenean liburu bat oparitu zenidan ezer esan gabe.
Denda hartara joan ginen denbora pasa arestian.
Maitasunezko jokaeran ditut miresten zureak direnean.
Badakizu elkarren bakardadean soilik bihurtzen dudala handi keinu hori.
Eguna apaltzerako balkoian ginen jada sabelak asetuak.
Besarkadetan urtzen naizenero badakit zure besoak direla.
Ni inguratuz ohera naramazu poliki-poliki muxuka etxetik zehar.
Begietan nabari dizudan kemena izaera delikatu baten seinale.
Pertsona onegiaren zirrara bizitzak zein zuk oparitu didazuena da.
Egunsenti honetan zure besoen artean isuritzen naiz eskertasunez.
Patuak bilakatutako azken ametsa oparotasunetik etorria da gu zoriontsu izan gaitezen.
Imajinatu gabeko egunak dira zure alboan bizi ditudanak harremana ekin genuenetik.
Sarritan pentsatzen dut nire eskertasunaren jabe izan zintezkeela.
Baina muxukatzen garenero ikustarazten didazu aukeratutako maitasunaren pare maite dugula elkar.
(Eugeni Alzibar)