IDATZIAK

2021 - 12 - 11

<< ATZERA


Egun argiz nabaritutako isiltasuna.

Hots baxuen muxuak haien txoriak dirudite.

Taupada bakoitzeko laztana oparitzen didazu.

Igande goiz xamar bateko ezkilek urrunean dabiltzatelarik.


Lehenengoz ene bizkarra zure bularra goxotzen.

Une batzuk geroago bularrak elkarren jolasean dira.

Mundu osoko muxuak gure artean partekatzen ditugu.

Ordubete pasatako kanpai hotsak han nonbait jada.


Ederra da ohetik mendiaren zati bat orlegiz mirestea.

Zurekin nagoenero hura osorik oparituko nizuke.

Bederen ezin dut hori egin zu hemen presente zaudela.

Mendekutxoak baitakar haren oparia eta zurea naizelako…


…zu nirea zaren bezala askatasuna ardatz hartuta.


Eta orain bai mendi horren inguruan egan egingo nuke zu bertara eramanda.

Esango dizudan arren, honezkero badakizu zer den nire ahotik zurera pasako dena, muxuz esango baitiogu elkarri:


Maite zaitut.


(Eugeni Alzibar)