IDATZIAK

2021 - 12 - 12

<< ATZERA

Neguko hotzaz dario eguna itsasoari so eginez.
Lasaitasuna nagusi da igandea izan litekeela oharturik.
Desertu atsegin zein goxoz babesturik sentitzen gara.
Han sakonean ortzimuga ardatz hartuta irri egiten diogu elkarri.

Olatuen beraien arteko suntsimena dut gogoko alboan zaitudala.
Arginabarrak iluntasunari deika arratsaren erdialdea hartuz gero.
Abiapunturik esanguratsuenean zure ezpain leunak ditut menpeko.
Naturalitatez sortutako eszenan bakarrik gaudela elkar besarkaturik.

Samina sentitzen dut eta ondasunaren parte delakoan nago.
Inork ez digu etxerantz joateko agindurik eman batzen gaituzten gogoez gain.
Hotza gustuko dut zure besoetan nagoela dena laztantzen didazun bitartean.
Afaldu aurreko bainu lasaigarrienak ere eroso sentiarazten digu ostekoa dakigularik jada.

Gaueko ertzak lausotzen ditugu algarez jositako gozametetan gabiltzala.
Izera zein manta eta guzti izar disdiratsuetaraino eramango zintuzket.
Oihutxoen altxorrak loa dakarte inongo beharren jabe estalita dutelarik.
Biharamunean ere iratzarriko naiz besarkatuak gaudelarik ene kokotsak zure bularraldean deskantsatuz.

Ikaragarria zara.

(Eugeni Alzibar)