IDATZIAK

2021 - 12 - 14

Lehiotik at ikusi daitekeen natura erakutsi zenidan behin.

Ostera bisitaturiko tokian maitasuna eginda dugu jada.

Honezkero ezin ditut inongo hatzekin zenbatu une horiek.

Baina kontatu ditzaket bakoitzean izandako plazerrak.


Kaleak isiltasuna dario bazkalostea dela adierazteko.

Irakurtzen nago zu zure lojistikaren baitan zauden bitartean.

Belarpean dastatu ahal izateko mokadutxoa prestatzen ari zara.

Goxotasunetik abiatzen zara dena trankil egin dezazun.


Ez dut momentu egokia aurkitzen barruan daraman zerbait esateko.

Belardiak ere isilik egoteko laztandu dit hura ere iritsiko delakoan.

Aluminiozko papera irekitzen ari zara nik ezer eskatu gabe.

Sabeltxoak asetuak egon daitezen garrantziaz kezkatzen zara.


Nik ez dut arantzatxoa edukitzen jarraitu nahi besterik gabe.

Iluntzean etxalderantz goazela pentsakor aurkitzen naiz.

Ez dakit nola hartuko duzu bart gauean mendiak esandakoa.

Esna nengoela oraindik zure loa erreparatuz gero ulertu nuen.

Urduri nago.


Afaldu aurretik egiteko grina sartuta ohean gaude kezka uxatzeko asmoz.

Trostan mendia ikusi dut etzanda nagoela gozatzen dugun heinean.

Mendia, esan, mendia, esan, mendia, esan, mendia, esan

Oihurik goxoenean atera zait askatasun osoa sentituz:


“...Igo nazazu nire mendra zure gailurretik gora…”


-Afaltzera, maitea?- besarkatuak

-Bai, adierazi nahi nuena atera dudalarik -muxuka.


Betirako maite zaitut.


(Eugeni Alzibar)