IDATZIAK
2021 - 12 - 18
<< ATZERA
Iluntasuna da nagusi iratzarria nagoela jada.
Argiaren zain ez egotearen gozamenean murgildua.
Pentsakor irautearen ondorioa baketasuna lortzea.
Sentimendu horiek ezin baitira inola ere mugatu.
Nire ermamiak zure zilborran jolasten zeudela
Iratzarri zara irribarretsu begien irekiera pausatuan
Izpitxo bat agertu delarik han nonbait egunsentia deituz.
Ez da hain goiz baino berandu ezta ere ohean esna egoteko.
Amodioa egiten ari gara bere nahigabean elkar muxukatuz.
Goxotasunez blai jasotzen ditut zure hitz xuxurlatuak.
Bikain dakizkizu elkarren artean gozatzeko sekretuak.
Baina orain niri tokatu zait gainera igotzea zure nehietatik abiatua.
Mendia argitan dagoela jada irribarretsu aurkitzen gara.
Ohean zehar egin ditugun trostak gailurra maitearen menpe utzi gaituzte.
Ederki konbentzitzen nauzu elkarrekin dutxara joan gaitezen..
Ostera sabelak mimoz prestatutako gosariarekin asetu ditzagun.
Aparta zara, benetan.
(Eugeni Alzibar)