IDATZIAK

2021 - 12 - 19

<< ATZERA

Zoriontsua naiz begiratzen nauzunero
Jarraian ni pasioz besarkatzeko.
Inoiz jabetu gabeko lasaitasun eroa
Enpatia horren barruan duzun maitasun aroa.

Atarian murgilduan gaudelarik igarotzen da arratsa.
Eki leunaren adioa muxuz josten dugu.
Egunero esaten dizut aparta zarela gure artekoa babesten
Baina gauero kontatzen dizut niretzat mirari bat zarela.

Ezustean agertu zinen ni konturatu gabe.
Gerora maitasuna aitortu diogu elkarri.
Egunsentian argitzen den egunaren antzekoa zara.
Soilik amodioa egiten dugunean zu zara haren lana egiten duena…

…Nire baitan.

Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)