IDATZIAK

2021 - 12 - 20

<< ATZERA

Mila kolorez jositako ostadarra
Marraztuko nuke zure bihotzean
Maitasuna oihal dugula ezpainetan
Gustuko zerumugan bidaiatu dezagun.

Ederra zara gaurko ikuspegian
Bortziriak bisitatzea erabakia izan dugu
Mendiz osatutako paisaia zure ikusmiran
Eszenatoki erromantiko bilakatu dugularik.

Saminaren zoriona etortzen zait uneoro.
Ilunabar sutsuenean lasaitasuna nagusi
Besarkatu gaitezen gauari zelatan
Iluntasunarekin batera ohea menpea izan dadin.

Belarrak hor jarraituko du, maitea,
Esaten didazunean erosotasuna dator
Uholde baten antzera sentitutako emozioa
Erratzu, Elizondo, Elbete… sentitzean.

Hona etorri gara gure artekoa gozatu dezagun.
Ezin dut idazteari utzi zutaz sentitzen dudana adierazteko.
Uste nuen ez ginela une hauetan elkarrekin egongo.
Hitz goxo batzuekin hasi baitzen dena.

Ezin zaitut hitz zehatzekin deskribatu
Hain zarenez dena niretzat…
Baita bakoitza bere zereginetan gaudenean ere,
Ostera, kontzertu ederra eman dezagun gozamenez jositako ohe sendoan.

Badakizu, bai, baina…,

…Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)