IDATZIAK
2021 - 12 - 21
Egun lasaienak dira gureak elkarrekin gaudela.
Arratsean goazen toki maitagarrienera.
Etxetik hurbil izan da ekiaren eroriera ikusteko ingurua.
Adarrez jositako maitasuna osatzen baitu mendi honek.
Itxaropenak gaurkoan ere ditu nire gogoak onarpen.
Sarritan halaxe baita zure ulermenari esker.
Begiradan eramaten duzu niganako maitasuna.
Sekretu hori isiltasunean agertu dadin besteen ikusmiran.
Zeruen koloreak ez dira berdinak egun aratzero, maitea.
Ni baino gehiago dakizu mendiaz jakinminaren ausardiaz.
Baina zure parekotasunera iristeko ahalmena dut.
Opari hori jaso nuen zurekin jarraituz gero nire erotasunari esker.
Uneoro irakatsi didazu hori amodioaren zentzugabekerietan
Zentzududena dela erokeriaren enpatian murgiltzen garen heinean.
Horregatik sentitzen naiz hain eroso zure albo goxoenean.
Badirudi Adarraren hotsak ere bikain ulertzen gaituela.
Hemen beti egon ohi izan da ulermen zoragarri bat.
Gauero, mendien maitaleen sena erakusten dugularik.
Trosta bakoitzean gailur bat zenbatuko nuke...
...Ilargirik betenean zuri oparitzeko...
Bitartean jarrai dezagun jolasten elkarren gozamenetan.
Egunaren areriorik sendoena beti agertzen da gure alde.
Zure irribarrea ordea beti dago gure emozioen menpeko.
Triste nagoenean bera da atzetik etortzen zaidana.
Muxu leunez gure artekoa berezia dela aitortzen didana.
Adarrak ere gertutik ohartarazten dit uneoro maite garela.
(Eugeni Alzibar)