IDATZIAK

2021 - 12 - 22

<< ATZERA

Baketasuna dela nagusi ematen du
Laua den oihanera etorri garenetik
Ibaiak dakar hemengo soinu bakarra
Uholde goxoena bart gauean zu gabe
Begitik bota nuen itsasoan aurkitu daitekeen
Ekaitz sendoena emozioz betea.
Eskerrak zu falta zinela.

Ez dizut kontatuko jakinduriagatik
Ez zaizu gustatzen nik horrelakoak isiltzea
Baina zu zinen malko horien arrazoi leuna.
Ez bainekien orain Leitzaran izango zela
Une hauetan besarkatuko gintuena
Harrizko zubi ederrean gaudelarik.

Afaltzeko ordua etxera iristean.
Liburu bana eskuetan ostera.
Begiradez jositako uneak
Maiteminez batak bestearen ondoan.
Ohera joateko erabaki emankorra.
Gustuko kontzertuan ekiteko
Trosta inprobisatu zein maitakorrak.

Laztanez leundutako amodioa,
Zu nirea bezala.

Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)