IDATZIAK

2021 - 12 - 23

<< ATZERA

Ilargi azpian gaudenean sentitzean
Batzen gaituen maitasunari esker
Izarapean sortutako plazer eroak
Enpatiaren seinale bilakatzen dira
Horiek soilik ez dira une esanguratsuenak
Egunean zehar bizitako pasioak dira
Denak nahastu emaitza goxoa
Bilakatu dezagun gure eromena.

Eszenatoki garbia non begiak
Mendiak ikusi ditzaketeen
Gailur bakoitzaren helmugeraino.
Larraitzek zeharo zainduko gaitu
Haren lekura etorri nahi genuena zen
Momenturik lasaienak bizi ditzagun
Zu eta nire intimitatea sortuz.

Ilunabar bat osatuko nuke zurekin
Azkenean ilunaren edertasunak
Etxeratzeko soa egin digu
Ostera gurean gozatzen segi dezagun
Gaua gure alde dugularik
Patuak hala erabaki baitu…

…Horregatik ez nuen zalantzarik izan zu maitatzeko hastapen ustekabean.

Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)