IDATZIAK

2021 - 12 - 24

<< ATZERA

Une ez-jakin batean etorritako sentsazioa zen zu ezagutzea.
Ostera elkarrekin pasatako arratsak nire lorea bilakatu zaitu.
Esango nizuke zer zaren niretzat, zer suposatzen didan zure bihotzak.
Baina, uste dut orain ez dela unerik egokiena hori aitortzeko.
Gaintza inguruaren parean Ilunabarren bakartasuna dugu nagusi.
Elkarrekin gaudela.

Txoriak ere esnatu dira kabitxoan siesta bota ostean.
Belarpeak osatutako maindirea haize goxoa arnastera garamatza.
Ziur zaude gauean besarkatuak egingo dugula lo gaurkoan ere.
Badakit zure begiradan aurkitu dezakedala erantzun hori.
Soilik galdetu ezaren ondorioa besarkadarik gabe uzten nau.

Uneoro gogorarazitako askatasuna etorri zait bat-batean.
Senak eskatu dizkit zure besoen elikaduran urtzea.
Txorien ikusmiran batuta gaude aurrerantzean zer gertatuko den jakin gabe.
Aldiz, elkartu gaituen zoriontasuna isladatzea dela helburua aipatzen didazu.
Hori baita lasaitasun batean hegan egiten bultzatzen didana.

Zu alboan zaitudala Ikaztegietatik.
Zu alboan zaitudala Legorretatik.
Zu alboan zaitudala Alegitik.
Zu alboan zaitudala…

…Gozatzen dugunero herri maitagarrian bizi garela.

Zuri esker.

Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)