IDATZIAK

2021 - 12 - 29

<< ATZERA

Mundu osotik aurkitu daitezkeen emozioak.
Zerbaitek sorrarazi didan kezka da zurea.
Nire baitan sortutako atsekabe isolatua.
Niretzako gordetzearen ahulezia menpeko.

Arratsa etxean pasaz gero euriaren zorionez.
Gauzak egin behar dituzu gurean zehar.
Etxetik entretenituak gaudela leihoaren alboan.
Egongelatik ikusi daiteke aparteko ilunabarra.

Poesia irakurtzeak narama nirekin egotera.
Zure baitaren lasaia ere zaindu dezaket.
Begirada apur batez gora baino besterik ez.
Eta horra hor eskatu diezazuket muxua.

Afarian liburua bukatuta jadanik dudala.
Soinean daramadan isiltasunaz ohartzen zara.
Hitz egiteko ondorioaren beldur naiz.
Leidutakoak utzitako samina ez dizut oparitu nahi.

Zure ahoaren bidaia nire gorputz biluzian.
Egonezina dut etorriko zaidan uholdearengatik.
Begiak hasi dira euritan dagoieneko.
baina, dena den, zure besoetan…

-Ez kezkatu, maitea, ez naiz sekula joango eta.

Irribarrean erreparatu dezaket barruan duzun enpatia.
Hori baita eskertasunez jasotzen dudan zoriona.
Zuri esker.

Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)