IDATZIAK

2022 - 01 - 02

<< ATZERA

Esnatzear nengoela sumatu ditut zure ezpainak.
Emozioen lasaitasunak gainditu nau une horretan
Zure besoen epeltasunean murgilduta nengoela.

Aldiro isurtzen ditudan malkoak eskertasuna adierazi ditzateke
Ispilu bilakatuz bertatik zure irribarre enpatikoa miresteko
Negarraren zorionak beti zu laztantzeko prest dago
Horrek irri eginarazten dizu zure gauzetan zaudenean
Ametsetan uholde ederrekin ibaiak baretu ditzakeedan heinean.

Egunsentian zu alboan sentitzea adorez beteta zaudela konturatu naiz.
Horregatik bihurtu ditut kataratak ibai iratzarri baino lehen.
Amodio erreinu bat osatu dut erreka sendoekin bakoitza batailatuz
Hondartza, mendia, erreka… dira haiek jaiotzez duten izena…

…Ostera itsaso berdinean amaitu daitezen gu gauero egiten dugun antzera…

Oraingoan ere irribarrean nabaritu dizkizut barruan daramatzazun desioak.
Elkarri besarkatuz bilakatuko gara itsaso horren gailurrik esanguratsuena.
Arroka bakoitza taupadetan irudikatu
Eta ezpaien labain bakoitza desioen norabide galduak izan daitezen.

Nahi dugun ibaian nabigatuz

Maite zaitut

(Eugeni Alzibar)