IDATZIAK
2022 - 01 - 07
<< ATZERA
Ezintasun batetik abiatutako hausnarketa.
Ezintasun batetik abiatutako hausnarketa.
Nire etorkizunerantz erabakitako zalantzak.
Errudun sentitzearen ohikotasuna.
Eta gaindituko ez ote dudan ahulezin errealista.
Gauza hauek niretzat gordetzeko abilezia dut.
Ez nuke inor kezkatu nahi nire erokeri zentzudunekin.
Baina nire aita eta zu, ene maitea, hor zaudete
Edozein momentuan laguntzeko prest beti.
Hala ere, goizekoa lasaitasunez itxi didazue.
Bera telefonoz eta zu muxuz betetako isladan.
Esan dit aurten ez bada ez dela ezer gertatzen.
Zuk berarekin hitzik ez trukatu arren arrazoitu diozu.
Negarrez egon naiz ostera mendiak irrifartsu ikus nezan.
Bertara joan gara eta zure hanka artean eseri nauzu
Jarraian atzo pasatakoa erlaxamenduz kontatzeko.
Iluntzean etorri zaizkit baikortasun indarrak
Guztia baloratuz gero pertsona bat gehiago naiz
Soilik horrek eragiten didan zoriontasunak pozten nau
Ez dut ezer eskatzen zure magalean egotea baino
Horregatik urte gutxitan ikasitako enpatiak zu muxukatzera narama
Zer izango ote den inporta gabe nire bakarreko karreran
Zure magalaz gozatu nahi dut egunez egun.
Egunaren arerio zoragarrian amodioa eginez batzen gara.
Gau honetan bion txanda da elkarrekin gozatuz.
Atzo zuk egin baitzenidan goxo-goxo izera artean.
Maitasunean blai egoten garenean zuganako miresmena dut ardatz
Alderantziz bada ni naizela zure islada entzuten dut.
Baina leihotik ikusten den nire amak izena zuen mendiak gu batuta nahi gaitu
Betirako bada ere gozatu dezagun bion arteko zoriontasunaz
Elkarri modu guztietan elikatzen.
Maite zaitut.
(Eugeni Alzibar)