IDATZIAK
2022 - 01 - 08
Gurean gabiltzan momentuan
Jarri duzu kanta eder hori.
Begiratu, maitea, amildegi ertza...
Esan zuen nire buruan
Ohean jolasean ari ginela
Orain zuk ipini duzu mugikorrean
Telebistak entzunezko ispilu eduki dezagun
Zu ordenagailuan eta ni irakurtzen
Ez dugu gaur ekirik antzeman
Goizean mendira joan zara
Eta berdea negarrez blai zegoela
Koloreak duen miresmenarekin.
Lasai gaude bakoitza bere baitan
Horrek ere gure maitasuna
Eraiki ohi du guk tarteka muxukatuz.
Zu baitzara Laboan kantu zaharretan
Entzundako nire istorio asmatua.
Sabelak goxo bete aurretik
Ohartuko nintzen ene baitan
Baimenik ez dudala behar esaten didazu
Barrenak jartzeko eta kentzeko esaten didanean.
Hala ere afariaren bakeak misio bat utzi dit
Baina oraindik ez zait etorri esperoan dudana
Badakit gero liluratuta geldituko zarela...
...Gau honetan ilargi betea oparituko dizut eta.
Maite zaitut.
(Eugeni Alzibar)