IDATZIAK

2022 - 01 - 09

<< ATZERA


Maitasun zatitu baten berri jaso dut antzinan

Hitzek esan didate oso maite zutela elkar

Gaurkoan ikusten ez den errealitate samurra

Badirudi era artifizialak dena gainditu duela

Eta bikote horren itxaropena naturala

Banatzea erabaki zuten aurrera jarraitzeko

Bakoitzak bere baitatik abiatutako zintzotasuna.


Zelaiera etorri aurretik izan da hausnarketa

Zure begiez sentitu dut nahiaren kemena

Letra horrek pila bat erakutsi dit

Baita gizartearen jokabidetik baztertu ere

Maitasuna, mina, desioa eta leialtasuna

Historia sortu zuten haiek gu berdina egin ez dezagun.

Bost axola gainontzekoen joera

Zer inporta du denak?

Gu biontzat sortutako isladan gauzak ez dira horrela

Horregatik gaude bertan elkar maitatuz

Zugandik miresten dudana osatu dugun zoriona baita.


Iluntzero ortzimuga erreparatzean eskertuta sentitzen naiz

Ematen didazun indarra ez nuke inola ere aldatuko

Zu baitzara nire altxorrik preziatuena eta

Gauetan iluntasunean sentitzen zaitut

Besoetan bulunkatzen nauzu

Muxu leunez osatu nire gorputza

Ni zurea bezala

Atsegin dugun zulotxoan paradisua aurkitu arte

Gerora, oihu eta algarak izan direnak

Loaren sakontasuna bilakatu arte

Oraindik bestearen barruan gaudela

Loak hartu dezagun...


...Elkar maite dugularik.


(Eugeni Alzibar)