IDATZIAK
2022 - 01 - 14
Ezintasun batek helarazitako zoriona
Maite zaitudala esateko beharra dut
Baina sentipen hori agertzen denero
Zure ezpainak prest daude isiltzeko
Begiak itxiz besarkatzen garen bitartean
Zeruak nahi duenean egiten du negar.
Etxean gelditu gara norbera bere gauzetan
Tarteka besarkada bat uztartzen dugu
Gurean gu gara eta kalean ere bai
Eromenaren ulerkortasunaren pare
Gauean ere zure menpe egon nahiko nuke
Arrebak deitu dit afaldu aurretik
Eta zu muxukatzeko esan dit goraintziak emanez
Maitatua sentitzen zara ni bezala
Zureek ere niganako miresmen hori dute
Baina ez nuen nik deskubritu guztiz
Baizik eta lotan ginela zure besotan ninduzun
Horregatik dena lotu nuen bat-batean...
...Negar egin nizulako
Zurekin gozatzen nuelako
Eta gauan zutaz hitz egin zidalako
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)