IDATZIAK

2022 - 01 - 15


Sentimendu baten lausoa

Taupada baten ondorioa

Maite zaitudalako idazten dizut

Etsipenak gainditu ez natzan

Askotan helarazi dizkidazun muxuak

Zugan lurperatutako samin maitatua

Siestan entzundako platertxoak

Garbitzen bukatu duzunean

Nire magalera isil-isilik

Ea nire begitxoak noiz irekitzen ditudan

Esperoan zauden irribarre zintzo

Horrekin azkenean besarkatuz

Eta ea mendira joan nahi dudan

Proposatzeko kanpoaldean egunik

Urdinena berdean isladatu dezagun

Nire amak ere horrela nahi izango zuelako...


...Eta bere izenean merezitako egonaldia hain gertu sentitzearen zoriona.


(Eugeni Alzibar)