IDATZIAK

2022 - 01 - 17

<< ATZERA

Iluntasun batetik abiatutako zerumuga
Taupadaren antzera muxu hori esnatzean
Lepoaldean nabaritutako azkura desiratsua
Begiak poliki-poliki irekiz irritxo bat eskaini dizut
Ostera zure muxuek bere bidea jarraitu dezaten
Nire gorputza osatuz ahoa helmuga dutelarik

Etxean egon behar gara niregatik
Hasieran errudun eta umoretsu ondoren
Ez daukat barkamenik oraingo honetan
Zuri ez zaizu gustatzen nik hori esatea
Eta zer-nolako bronka nahi dudan galdetzen didazu
Laztanena hautatzen dut zalantzarik gabe
Hori nahikoa ez delarik muxuena gehitzen duzu

Amodioa eginez egunsentian
Gure arteko adin-tarteak ez du inongo mugarik
Ondo hasi dugu beste etxeko egun bat
Atzo sukar txikiari adio esanda
Gaur gauzak egiteko probestuko dugu
Nola ez beti ere elkarren saminak berotuz
Maitasunaren patua baloratuz
Zein nahi dugun momentuan muxukatuz.

Maite zaitut

(Eugeni Alzibar)