IDATZIAK

2022 - 01 - 19


Garbitasuna nabaritu dezakegu lehiotik.

Zeru urdina bazkalosteko une maitatuan

Siestatik jaiki zara lantxo batzuk bukatu ditudanean

Ordenagailua lapurtu dizut aurrez abisua emanda

Goxo-goxo egon naiz programazioa egiten

Ohetik altxatu zarenean muxu bat eman didazu

Jarraian bi kafetxo prestatu dezazun lasaitasun osoz


Arratsak ekarritako barealdiak lehioak irekita utzi ditu

Alde Zaharreko sorginak eta Arraldeko Lukas errealeek deitu didate

Nola geunden jakin nahi zuten eta emozionatu naiz

Negarrez egon naiz zorionez niri itxaroten daudela

Beste gauza batzuk egiten ari diren bitartean

Nigan konfidantza dutela sentitu dut.

Ez dute nitaz paso egin. "Itxaroten" daude

Eta eskerrak.


Afaltzera gonbidatuko ditugula egun batean

Esan didazunean besarkatu egin gara

Ez dira elkar ezagutzen baina eurak batzea zen

Nire barnean nuen ilusio bat.

Esperientzi honetatik jasoko dudana

Argazkiek osatuko dute istorioa berriak sortzeko

Gauetan zure besoen artean lo nagoela

Benetan zein ederrak diren jada konturatzeko.


-Nola izena dute benetan, maitea? -esaten didazu, muxukatuz.

-Oñatiko erresumari azken bi letra kenduz eta "Lekim"-en puzzlea osatuz -esaten dizut, irribarrez.


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)