IDATZIAK
2022 - 01 - 21
Isiltasunari dagokio momentu lasai hau
Ez dut logale siestan zaudelarik
Horregatik gauzak egiteko probesten dut
Atzoko tristurak gaur barreak dira
Eta zu laztantzeko pasioa betikoa
Ene sorlekuko lurretan
Jarri duzu esnatu zarenean
Hiru muino mendizerran
Ikusten ditugu lehiotik
Kanta horrek helarazitako malkoak
Gaur zoriona isladatzen dute
Gugan babestutako amodioa
Nigatik izango balitz, badakizu
Ilargi betea ekarriko nizun jada
Inor ez da ageri nire sentipenetan
Zu baino berotasun goxoenik
Ez dut aurkitu ortzian barna ere
Amak emandako muxuak datozkit gogora
Baina zu ez zaitut biribil horretatik banatuko
Nire familiaren parte izango baitzara betirako...
...Eta hau guztia adierazteko ez dut adorerik
Ausardiaren beharrean nago oraindik
Inoiz iritsiko ote den zaintza utzian
Horregatik, soilik gauean kontatu diezazuket
Muxuen bidean ohean biluzik gaudela
Bide batez, berari esaten nion zerbait kontatuko dizut
Lo zaudela belarrian beroaren lausoa ereingo dut
Jarraian zenbat maite zaitudan esateko.
(Eugeni Alzibar)