IDATZIAK
2022 - 01 - 22
Deskantsatzeko nahia zure pozeko
Bazkalosteko siesta elkarrekin botata
Horregatik egin ditut gauzak lehen
Orain jada zure besoetan egoteko
Besterik gabe askatasun hori
Isladatu ahal izateko
Aske sentitzen naizelako maite zaitut
Burua jan beharrean mundua jaten nuen
Zu ezagutu zintudan arte eta gauaren arteko
Egonalditan jaten gara elkar pasio osoz
Ni naizenaren suntsimenak gozatzen zaitu
Zurea den kemenak nirekin egiten duen bezala.
Presarik gabe kafetxoak jada mahai gainean
Gustura ikusten dugun zeru urdina bitartean
Zoragarria zarelako amodioa egin nahi dizut
Eta gauean egiteko adostu dugu behin ere
Unean unekoa gozatuagatik arrastia igaroko da
Ezusterik ederrenean gorputzek bat eginda
Egongo dira gure maitasunaren patuari esker...
...Paregabea zarelako horregatik gaude gu biok hemen.
(Eugeni Alzibar)