IDATZIAK

2022 - 01 - 23


Dena kritika dela dirudi mundu honetan.

Askatasunez hitz egin eta besteari epaitu gabe

Hark minduta sentitu umorez tratatzeagatik

Irria ez dena ere umorea baita

Baina ez, maitea, hori ez digute inoiz erakusten


Sofan jarri gara arratseko kafea hartuz

Prestatzen ari zinela mugikorra begiratu dut

Hark bidali dit mezua eta kontsolatu nau

Itxialdi honek gogortasuna irakatsi dit

Amorru latza bere osotasunean

Baina zoriona ere bai bere menpekotasunean

Izaera indartsua daukat, hitzetan boterea

Eta entzuten duenak mina egiten badio

Hori sentitzeko ustekabea ez diot ukatuko

Soilik mina horren erasoa ez bada nik nahi nuena


Iluntzean malkotan harrapatu nauzu eta ez zara kezkatzen

Besarkatzen nauzu irritxo maitagarri bat eginez

Behin baino gehiagotan esan dut hori ere umorea dela

Bere ardatzetik jaiotako deiadar esanguratsua

Afaltzeko unean emandako muxuen tirita

Eta ohikoa den umore hori beste emozioekin nahastu dezakegu

Gauean oihuka eta trostan gaudelarik

Izerapean merezimendu osoz gozatzen gainera


Egon gaitezen triste,

Egon gaitezen irribarrez,

Egon gaitezen haserre

Egon gaitezen saltoka,

Egon gaitezen atsekabez...


...Baina beti umorez

Bakoitzari bere unea betez

Gero eta maiteminez.


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)