IDATZIAK

2022 - 01 - 24


Zeruaren oskarbiak marra bakarra ekarri digu

Bart gauean ere hura soilik zegoen

Mendira joatea erabaki dugu kotxea hartuz

Ataun aldeko paseo berdez sakabanatuak

Txoriak soilik entzunez bilakatu gaitezkeenak


Lasai nago arratsa eternoa dela sentitzean

Ez omen dago ordurik zerbait asmatzeko

Une zoragarriak idazteko, sortzeko, maitatzeko

Belarran zaldia apatx eginda dagoeneko

Ilunabar sakonenean etxearen dei goxoa


Idazten marraztuz gero sortzen baitut

Idatzi bat, kontakizun bat orrian adierazi

Marrazkia idatzi bat izan daitezke

Nahiz eta letrarik gabeko narrazio bat egin


Etxean jada

Erotu nahi dut behin ere

Eta oso ondo ulertu didazu


Munduko zoroena naizen zoriontasuna

Afaria prestatzen zaudela begiratzen didazu

Egiten ari naizen marrazkia arratsa da

Eta berehala ohartzeko gaitasuna daukazu

Bederen, lehendik mirestua nuen abilezia


Gaueko kontzertuaren ostean galdetu didazu

Ea gustatu zaidan amodioa egitearen jolasa

Baiezkoa izan da haren erantzuna

Hori dela eta, hurrengo egunean horixe marraztuko

Mendiko bueltak askatutako barrena

Eta umorearen emozio guztiak osatutako marrazkia...


...Agian egunez egun

Astez aste

Urtez urte...


Baina umorearen sorkuntza

hautsi gabe bakardadearen prezisioa ezagutuz

Gozamenaren uhartean ezer gabe egon

Eta etxetik nabilela zu aurkituz


...Zertarako?...


Mendiko arrats bat zure ezpainetan marrazten idazteko...


...Eta behin ere maite zaitudala goxo-goxo xurxulatu ahal izateko.


(Eugeni Alzibar)