IDATZIAK

2022 - 01 - 27

Bakardade batetik abiatuak dira

Zurekin egoteko desio paregabeak

Sekula etorri ohi diren txoriek

Gure bihotzak batuak dute euren kabia

Lo goxoa egin ostearen indarra

Arratsaldea zapaltzeko Adarra


Menditik ikusi daitekeen zerua

Ez zigun inork lapurtuko

Belarraren berdea bere lehortasunean

Eguzki hotzak jada gure begiak ditu ispilu

Ostera ezpainez moxukatu gaitezen

Ilunabar horren gatibu


Ederra da urtaro hotzenean ere

Horrelako planak egitea

Zalantzan egon bainaiz zurekin etorri

Edo egin beharreko programazioan murgildu

Zuk asteko lanak eginda duzularik

Afari goxoa lasai prestatu dezazun

Mendiko bueltak zereginetara ekarri nau

Zu alboan zaitudalarik


Gauean berriz errepasatuko ditugu

Gaur bizitako irudi guztiak

Amodioa eginez jabetzen baikara

Zu eta ni lotzen gaituenaz

Maitasunaren patuak

Elkar mirestu gaitezen oparitu gaitu

Gauetan bezala maitatu gaitezen

Egunak lez infinituaren ortzimugaraino


Maite zaitut


(Eugeni  Alzibar)