IDATZIAK
2022 - 01 - 28
Domeka bateko lasaitasunak
Izera eta mantaren azpian
Zu besarkatzera naraman
Zoriontasun mugagabea
Uneoro jasotako muxuak
Nire printze urdinaren ezpainak
Beti prest nireak diren edozein lekutan
Uneoro muxukatzeko
Aldiz, triste nagonean
Ulerkortasunaren pare
Suntsitzen duzun enpatia
Ostera, zure irriarekin...
...Ni kontsolatzeko hori behar dudanean
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)