IDATZIAK
2022 - 02 - 04
Barrez ikusi nauzu
Mahai inguruan gaudenok hala gaude eta
Begietan nabaria zaigu zorionaren disdira
Eta biok elkarren ondoan aurkitzen gara
Zuk eman didazu bazkaltzen
Dena goxotasunez
Bazkalostean batzuk kalera
Besteek kartetan
Kalean ere desio ezberdinak
Zuek mendi aldera
Gu berriz kalexketara
Haurtzarotik etorri diren oroimenak...
.,..Ilunabarrean gurean gaudelarik
Galdetu didazu ea ondo egon naizen
Zure senideekin izandako paseoan
Betidanik ezagutuko bagina bezala egon gara
Mila esker onez betetako muxuak ematen dizkizut
Euria leihoan dagoeneko
Zugan dskubritu dudan zerbait
Gailurra ikuspuntu batetik antzeman nahi zenuen
Ni herritik babes onenean
Ez gara elkarrekin egon tarte txikiz
Denok genekien gu biok ohean egongo ginela orain
Elkarrekin eta biok soilik
Horregatik lasai egon naiz arratsan zehar
Banekien, bai, kotxera igotzeko zure besoetan aurkituko nintzela
Ken Zazpi-a kalkulatuz Bulego nahi nuen
Baina Lertxundi goxoarekin hunkitu nauzu etxerako bueltan
Orreaga, Beotibar, Atharratze eta Itzaltzu
Entzun dugu nire herrira goazela
Herritan kuttunena...
Eta zu
Nirekin zaitudan
Amodio maitagarriena
Aparta zara
(Eugeni Alzibar)