IDATZIAK

2022 - 02 - 05

 

Gaurkoan bezala egunak iragarri dira nire memorian

Horregatik sentitzen zaitut iratzartzen naizenero

Egunsenti orotan ohean botata gaudelarik

Zure muxuak dira nire egun berriaren sorleku


Hitzik gabe adierazitako maitasuna

Gaur elkarrizketa daukat eta berak tinbrea joko digu

Kanpoaldean euria delarik zure irri goxoa ikusteko

Arratsan jada editatutakoa ikusgai egon ahal izateko


Ilunabarreko huntsuneak lasaitasun batera eraman gaitu

Zure lana idatzia burutzen zaudelarik atzetik besarkatuko zaitut zerbait esateko:


"...Euripean busti barik nengoela gauean egingo dugula esan dit..."


Teklatua utzi duzu une batez ni pasioz muxukatzeko

Zoragarria zara


"...Ia oihuka gaudelarik betikoa, baina paasioz jositako indarrekin, zera esango dizut:


Maite zaitut"


Eta egia da

Zoriontsua bainaiz


(Eugeni Alzibar)